jueves, 5 de diciembre de 2013

BALTZOLAKO KOBAK


 Baltzolako kobak Dimako udalerrian daude, legenda mitologikoz eta historiaz betetako inguru batean. Jentilzubiinteres geologikoko lekua da, magiaz beterikoa.

 Inguruko arkeologia-aztarnategiek erabilera historikoaren lekuko dira, eta kobazuloa Paleolitotik erabilia izan dela erakusten dute.


 Baltzola ibaiko haitzuloen sistema Indusiko karstaren zati da eta Kobagan, Garaio eta Bargondiako mendigune karstikoetatik datozen urak biltzen ditu. Estalaktita eta estalagmiten formazioek Baltzolako koba naturaren mirari bilakatu dute.


 Azken urteotan, eskalatzaileak izan dira Baltzolako kobako ahoaren bisitaririk ohikoenak; izan ere, Euskal Herriko eskalada-eskolarik garrantzitsuenetako bat da, eta goi-mailako lehiaketak egiten dituzte bertan.